Durangaldeko 53. Txistulari Eguna ospatuko dute martxoaren 16an

Anboto 2008ko mar. 12a, 15:15

Otxandiok 1961ean hartu zuen lehenengoz Durangaldeko Txistulari Eguna; harrezkero 1981ean eta 1994an ere bai. Martxoaren 16koa laugarrena izango da, beraz.

Otxandiok 1961ean hartu zuen lehenengoz Durangaldeko Txistulari Eguna; harrezkero 1981ean eta 1994an ere bai. Martxoaren 16koa laugarrena izango da, beraz.

Batuko diren eskualdeko 40 txistulariek kalejira hasiko dute 11:00etan, eta 13:00etan Santamaña elizan kontzertua eskainiko dute, Udal Musika Bandak eta Oihandi Abesbatzak lagunduta; Jabier Urigoitiak eta Alex Agirrebeitiak zuzenduko dituzte 100 bat musikoak.

Besteak beste, herriko melodia bi joko dituzte: Katalintxo lore ederra (Andres Granadosek prestatutako bertsioa) eta Otxandio. Gero, txistulariek Erregelak dantzatuko dituzte udaletxe aurrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!