BI-2543 errepideko lanak udaberrian hasi gura dituzte

Anboto 2008ko mar. 4a, 12:52

Udaberrian hasi gura dituzte Otxandiotik Dimara arteko BI-2543 errepidearen gainegitura eraiki eta hobetzeko lanak. Hala azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Udaberrian hasi gura dituzte Otxandiotik Dimara arteko BI-2543 errepidearen gainegitura eraiki eta hobetzeko lanak. Hala azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Eman berri dituzte 5,84 milioi euroko aurrekontua izango duten lanak, eta urtebete iraungo dute. Aldi baterako enpresa elkarte bat arduratuko da lanotaz: Pavimentos de Vizcaya S. A. eta Asfaltos Uribe S.A. enpresek osotutakoa.

Gaur egun errepideak daukan trazadura aldatzen ez duten beharrok hainbat jardun jasotzen dituzte BI-2543 errepidean, zirkulatzeko “erosotasuna” eta “segurtasuna” hobetzeko helburuarekin, foru arduradunek azaldu dutenez.

Hainbat jarduera

Zorua “sendotuko” dute eta “behar den lekuan konpondu”. Era berean, berriro diseinatuko dute drainatze-sistema, ura husteko ahalmena areagotuz, eta lerratu edo apurtu diren ezponden egonkortasuna hobetuko dute. Seinaleak, defentsak eta balizak ere birmoldatu eta hobetuko dituzte, “gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera egokituz”; galtzadan materiala jausteko arriskua dagoen lekuetan ezpondei babesa jartzea ere aurreikusi dute.

Foru Aldundiak jakin eragin duenez, Otxandio-Dima zati horretan Eguneko Batez besteko Intentsitatea (IMD) egunean 594 ibilgailukoa da; ibilgailu horietatik %6,5 ibilgailu astunak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!