Zuhaitz Egunak 30 lagunetik gora batu zitueen, 600 arbolatik gora landatzeko prest

Anboto 2008ko ots. 26a, 19:36

Erantzun polita izan zuen joan zen zapatuan herritarrei arbolak landatzeko egindako deialdiak. Gazte zein heldu, 30 lagunetik gora izan ziren azken urteetako hitzorduari eutsi ziotenak, eta Zuhaitz Egunean parte hartzera animatu zirenak. Gainera, eguraldia ere lagun izan zuten.

zuhaitzegunaotxandio.jpgErantzun polita izan zuen joan zen zapatuan herritarrei arbolak landatzeko egindako deialdiak. Gazte zein heldu, 30 lagunetik gora izan ziren azken urteetako hitzorduari eutsi ziotenak, eta Zuhaitz Egunean parte hartzera animatu zirenak. Gainera, eguraldia ere lagun izan zuten.

Enparantza nagusian egin zuten hitzordua 10:00etan eta Gorrixen bidera jo zuten bertan eskatutako arbolak landatzera. Udalak, denera, 650 arbola eskatu ditu, aurten. Iaz antzera.

Batez ere pagoa eskatu zuten, 500 ale, hain zuzen. Horrezaz gainera, 50 gereizondo, 50 lizar eta 50 haritz ere eskatu zituzten. Horiek guztiak landatzeko ardura izan zuten deialdiarekin bat egindako herritarrek. Udal ordezkariak azaldu dutenez, “hurreratutako jende kopuruaren arabera lortzen dugu denak landatzea edo ez”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!