Hirigintza-itun bi eta Aulasarekin lotu dena aurrera doaz

Anboto 2008ko ots. 18a, 16:21

Ciudad Jardin auzuneko lursail banatan, familia bakarreko etxe bana beharrean, sei etxe atxiki egiteko adostutako ituna hiri-ordenazioko udal planeamendu orokorraren berrikuspenean batuko du Udalak. Alegaziorik egon ez denez, behin betiko onartu da-eta.

Berdin egingo dute sektore tertziariorako zen (1.400m2) lursail baten, 10 txalet atxiki egiteko itunarekin ere bai. Aurkeztutako zenbait alegazio onartu ditu Udalak, oinarrian hitzarmena aldatzen ez duenak batetik; bestetik, zehaztutako gune berdea 3.500etik 2.580 metro koadrora jaitsiko da. Hori, baina, erakusketa publikora zabalduko da berriro.

Famili bakarrekoaren ordez, lau etxe atxiki eraikitzea lortu guran 3. itunak, hala ere, ez du aurrera egin. Udalak jarritako irizpide ekonomikoekin ados ez egoterakoan.

Aritz Otxandiano alkatearen berbetan, itun denak irizpide ekonomiko berdinen arabera egin dira, “irizpide objektiboetan oinarrituta”. Bestalde, Aulasa enpresarekin adostutako hirigintza-ituna ere behin betiko onartu da. Jarduera mantendu zein zabaltzeko lurra “prezio eskuragarrian” lortzeko aukera ematen du, eta operazio espekulatzaileak galarazi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!