Kontsumo txikiko bonbilak banatuko ditu EEEk

Anboto 2008ko ots. 20a, 10:47

Euskal Energiaren Erakundearen (EEE) bitartez, kontsumo txikiko bonbilak banatuko dituzte, datorren barikuan, otsailaren 22an. Horrezaz gainera, energia berriztagarrien gaineko informazioa zabalduko dute bertaratuko diren EEEko arduradunek. Hitzordua 10:00etarako ipini dute eta ordubetean izango dira bertan.

Goritasunezko bonbilengatik (100 W) ordezteko 20 watioko bonbilak banatuko dituzte; %80 kontsumo elektriko baxuagoa dutenak argi berdina emateko. Gainera, denbora gehiagoan irauten dute.

Etxean energia aurreztea du helburu Udalak elkarlanean eratutako ekimenak; izan ere, argiteria kontsumo-iturri garrantzitsua da, energia aurrezteko marjina zabala ematen duena. Era berean, kontsumo horretatik eratorritako CO2 isurketak murriztu gura dituzte. EEE 2006ko uztailean hasi zen EAEko hainbat herritan kontsumo txikiko bonbilak banatzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!