Ur zerbitzuarekin lotutako eztabaida sortu da udalbatzarrean

Anboto 2008ko urt. 29a, 14:15

Uraren 35m3-ko batez besteko kontsumorako hiruhilabeteko kostua, aurten, 18 eurokoa izango da, gutxienez, hornikuntzarako, eta 17 eurokoa saneamendurako. Konpromiso horixe hartu du udalbatzarrak, Bizkaiko Diputazioak eskatutako baldintzak bete eta herri-lan hidraulikoetarako diru-laguntzak lortzeko

Uraren 35m3-ko batez besteko kontsumorako hiruhilabeteko kostua, aurten, 18 eurokoa izango da, gutxienez, hornikuntzarako, eta 17 eurokoa saneamendurako. Konpromiso horixe hartu du udalbatzarrak, Bizkaiko Diputazioak eskatutako baldintzak bete eta herri-lan hidraulikoetarako diru-laguntzak lortzeko.

Horrela, 25m3-50m3 arteko kontsumoari dagokion tasa 0,51 zentimotik 0,58 zentimora igo dute. Era berean, Ospital kalean azpiegitura hidraulikoetan inbertitutakoaren (342.00 euro) %80ri Aldundiak aurre egin deion eskaera egin du Udalak.

Hausnarketa

Ur hornikuntza eta saneamendu zerbitzuaren gaineko hausnarketa eskatu du EAJk, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoan ez egoteak eragindako ondorioak direla-eta: “Azken igoerekin partzuergoaren besteko tarifak ditugu, baina, ezin ditugu hurak eskainitako zerbitzurik eman. Araztegia ere aldatu beharko dugu. Eskatutako baldintzak bete ezean, dauden alternatibak aztertu beharko dira”.

Batiak, berriz, “xantaia”  eta ulertezina deritzo “urarekin lotutako azpiegiturak tarifen bitartez %100 amortizatzea eskatzea laguntzak lortzeko, bestela egiten ez denean”. Gobernu Taldeak dioenez, “Ura errentagarri egin gura dute, tasak igo eta etekinak lortu, gero pribatizatzeko”. Udalak oinarrizko baliabide naturala den uraren gaineko kontrola galduko luke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!