Auzoetan postontzi berriak jarriko ditu Udalak

Anboto 2008ko urt. 24a, 14:33

Auzoetan postontzi berriak jartzeko diru-laguntza eskatuko du Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Mekoletan postontziak nahiko narriatuta daudela-eta auzoko zenbaiten eskariari erantzun gura deutso Udalak, eta horretarako baserri aldeen garapenerako bideratutako laguntzei heldu gura die.

Postontziak jartzeko 13.000 euroko diru-laguntza eskatuko dute. Halaxe onartu dute, aho batez, azken udalbatzarrean. Hala ere, zelan banatu edo non jarri zehazteko dago, eta auzokoekin ere batzartu gura dute nondik norakoak aztertzeko.

Futbol-zelaian argi gehiago

Bestalde, Mainondoko futbol-zelaian argi gehiago jartzeko lanak eman dizkio Udalak Electricidad Uriz S. L enpresari. Lanotarako 13.440 euro zehaztu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!