Aldundiak 5,84 milioi erabiliko ditu BI-2543 konpontzen

Anboto 2008ko urt. 17a, 10:11

Otxandio eta Dima lotzen dituen BI-2543 errepidea konpontzeko 5,84 milioi euro erabiliko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Lanak udaberrian hastea aurreikusi dute, eta 10 hilean egingo dituzte.

Otxandio eta Dima lotzen dituen BI-2543 errepidea konpontzeko 5,84 milioi euro erabiliko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Lanak udaberrian hastea aurreikusi dute, eta 10 hilean egingo dituzte.

Zorua indartuko dute eta drainatze-sistemaren gaitasuna handitu. Era berean, ezponden egonkortasuna eta segurtasuna ez eze, seinaleztatzea, babes-neurriak eta balizak hobetuko dituzte, horiek eginda “gidatzeko orduan segurtasuna gehitzeko”.

Otxandioko Aritz Otxandiano alkateak “ondo” deritze lanoi, “errepidea nahiko narriatuta dago-eta”. Foru Aldundikoek azaldu dutenez, errepide horretan, batez beste, 594 ibilgailu igarotzen dira egunero; horietako %6,5 ibilgailu astunak dira, argitu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!