Haurtzaindegi publikoaren aurreproiektua onartu dute

Anboto 2008ko urt. 10a, 13:44

Mainondo herri-eskola handitzeko 900.000 euroko diru-laguntza eskatu du Udalak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean; %60ko laguntza lortzea aurreikusi dute udal arduradunek.

Mainondo herri-eskola handitzeko 900.000 euroko diru-laguntza eskatu du Udalak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean; %60ko laguntza lortzea aurreikusi dute udal arduradunek.

Aitatu dezagun egitasmo horren barruan haurtzaindegi publikoa egokitu gura duela Udalak. Joan zen abenduan onartu zuen udalbatzarrak haurtzaindegirako landu duten aurreproiektua.

Mainondo herri-ikastetxearen aurrean eraikin berria egiteko aukera aztertu dute. Beheko solairuan haurtzaindegia atondu gura dute eta erdisotoa herri-eskolaren erabilerara bideratu. Bertan, besteak beste, psikomotrizitate, gimnasia eta ingeles gela atontzea aurreikusi dute. Herri-eskola txiki geratzen hasita dagoela adierazi izan dute udal arduradunek.

Hezkuntza Sailaren diru-laguntza jaso arte ez dituzte lanak emango, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duenez. “Ebazpena izan daiteke apirilera arte ez jakitea. Ondoren, dena ondo joanez gero lanak irailean hasi daitezke”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!