Produktu aukera zabala, bihar, Nekazaritza eta Artisautza Azokan

Anboto 2007ko abe. 13a, 11:58

Baserriko produktuen eta artisau-lanen erakusleiho zabala bihurtuko dute zapatuan Plaza Nagusia. Udagoiena bereak emateko dagoen egunotan hitzordua jarrita izan ohi dute Otxandion Nekazaritza eta Artisautza Azoka ospatzeko; 9. aldia izango duen honetan ere ez die hutsik egingo.

Baserriko produktuen eta artisau-lanen erakusleiho zabala bihurtuko dute zapatuan Plaza Nagusia. Udagoiena bereak emateko dagoen egunotan hitzordua jarrita izan ohi dute Otxandion Nekazaritza eta Artisautza Azoka ospatzeko; 9. aldia izango duen honetan ere ez die hutsik egingo.

Euskal Herriko 40 bat produktore batuko dira; artisauak eta nekazariak. Urte osoan zaindutako produktuak zein sasoiko (ortuariak, barazkiak, gazta, ogia, sagardoa, ardaoa, txorizoa…) produktuak erakutsiko dituzte baserritarrek; berdin artisauek euren lanekin. Hala ere, erakusleiho ez eze, erosteko gune aproposa ere izango du bertara hurreratuko denak.

Azoka 10:00ak ingururako izango da prest, eta 15:00ak ingurura arte zabalik. Trikiti doinuek girotuko dute goiza, baina horrezaz gainera, izango da zer ikusi eta zer dastatu. Meatzaldeko harri-zulatzaileen erakustaldia hasiko da 13:00etan; bikote bik jardungo dute sasoi bateko ogibidea erakutsi guran. Era berean, Idiazabal gazta eta Errioxako ardaoa dastatzeko aukera izango dute herritarrek zein bisitariek. Antolatzaileek azaldu digutenez, bost euroren truke gazta, ardao baso bi eta salda dastatzeko aukera izango dute guztiek.

Bestalde, herri-bazkarirako bildotsa erreko dute burduntzian. Mainondon egingo dute herri-bazkaria, 15:00ak inguruan, eta, jakin eragin dutenez, 80 lagun inguru batuko dira. Bazkalosteko giroa Nafarroako Pantxo “Pottoka” abeslariak berotuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!