Herrira bideratzeko 1,3 milioi batuko ditue hirigintza-hitzarmenen bidez

Anboto 2007ko aza. 20a, 13:55

Udalaren lurzoru-ondarera bideratuko den 1,3 milioi euroko diru-iturri zuzena lortu guran hiru hirigintza hitzarmenen hasierako onarpena egin du udalbatzarrak. Hiri-ordenazioko udal-plan orokorraren berrikuspenaren barruan batzen dira aitatutako hitzarmenak.

Udalaren lurzoru-ondarera bideratuko den 1,3 milioi euroko diru-iturri zuzena lortu guran hiru hirigintza hitzarmenen hasierako onarpena egin du udalbatzarrak. Hiri-ordenazioko udal-plan orokorraren berrikuspenaren barruan batzen dira aitatutako hitzarmenak.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean kaleratuko dira eta erakusketa epea amaitzean herritarrei azaltzeko batzar zabala egin gura da. Ados egonez gero, behin behineko onarpena egingo da. Atzetik Hiri-ordenazioko udal-plan orokorraren berrikuspena ere onartu gura da.

Dagoeneko urbanizatuta dagoen lurra “hobeto aprobetxatze bidera” eta “jasangarritasun irizpideei” jarraituz eraikigarritasuna gehitu diote dentsitate baxuko Ciudad Jardin auzuneko zenbait partzelari. Nabarmentzeko da Otxandiok 338.000 metro koadroko batzen dituen lur urbanoa duela, eta dentsitate baxura bideratutakoa horren %30 da —104.000 metro koadro—. Aldiz, biztanleriaren %8 batzen du.

Dagoeneko eraikita dagoen dentsitate baxuko lurra “hobeto aprobetxatzea” eta pisu-multzoari desberdin den beste etxebizitza tipologia bat eskaintzeko aukera izatea izan dute helburu, plangintza orokorra indarrean egon bitartean sortu daitekeen eskaerari erantzuteko. Batiak egin du alde, EAJ, berriz, abstenidu egin da.

Hitzarmenak

Adostu dute dagoeneko berton familia bakarreko etxea egiteko partzela biren jabe den enpresarekin, etxe familiabakar bi egin beharrean sei etxebizitza atxiki egiteko akordioa. Legez ekipamendu guneak egokitu ez eze %10 ordaindu behar dio enpresa eraikitzaileak Udalari; hala ere, kasu honetan sortutako gainbalioaren %98 jasoko luke Udalak , akordioak batzen duenez. Familia bakarreko etxebizitzarako partzela duen bigarren enpresa batekin ere akordioa lotu guran dihardu Udalak, lau etxebizitza atxiki eraikitzeko. Proposamen horretan, sortutako gainbalioaren %100 Udalaren esku geratzen batzen da.

Azkenik, sektore tertziariora bideratutako 1.400 metro koadroko partzelan, 10 atxikitako txalet egiteko akordioa ere lotu du Udalak. Kasu horretan sortutako gainbalioaren %65 jasoko du Udalak.

Aitatutako hiru hirigintza-itunon bitartez 1,3 milioi euro jasotzea aurreikusi du Udalak: “Diru-iturri zuzena da lortuko duguna eta Tokiko Agenda 21eko Plan Estrategikoan batutako egitasmoak garatzeko erabiliko da”. Horrek “kalitate urbanoaren eta herritarren bizi-kalitatearen hobetzean” eragingo duela nabarmendu du Gobernu Taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!