Herritarrek, oro har, %3 gehiago ordainduko dute 2008an

Anboto 2007ko aza. 20a, 12:04

Zerga eta tasak %3 igoko dira, oro har, datorren urtean. Zaborra da salbuespen nagusia, %10 gehiago ordaindu beharko dute-eta herritarrek horri lotutako zerbitzua. Halaxe onartu dute azken udalbatzarrean.

Zerga eta tasak %3 igoko dira, oro har, datorren urtean. Zaborra da salbuespen nagusia, %10 gehiago ordaindu beharko dute-eta herritarrek horri lotutako zerbitzua. Halaxe onartu dute azken udalbatzarrean.

Gorbeialdeko Partzuergoan adostu dute zaborraren gaineko tasaren %10eko igoera, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duenez. Bertoko batzordean erabaki da igoera: “Zerbitzuak eragindako kostuei aurre egiteko besteko igoera da guk onartutakoa”, dio alkateak. Zaborrarekin lotutako tasa hori ezik, gainerako tasa eta zergak, orokorrean, Kontsumo Prezioaren Indizearekin bat eginda igoko dira, 2008an.

Urarekin lotutakoa ere bai. Izan ere, iaz lortu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak zehaztutako mailara heltzea — metrok kubikoko 17 euro ordaintzera—, horrela, uraren saneamendurako bigarren mailako sarea hobetzeko bertotik bideratutako laguntzak lortzeko aukera izanez. Urte bian banatuta (2006an eta 2007an) igo dute nabarmen urarekin lotutako tasa. Iaz, %50 igo zen. Lortutako dirua ur-saneamenduarekin lotutako lanetara birbideratzea ere adostu zuten.

Dena den, aitatu dutenez, obrei lotutako tasa %4 igoko dute 2008an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!