Euskararen erabilera sustatu gura duen ekintza plana

Anboto 2007ko aza. 15a, 15:43

Euskararen erabilera sustatu guran ekintza plana osatzen dihardute Otxandion, Euskara Batzordearen bitartez. Horretarako Euskara Plana landu dute. Oraintsu abiatu barri dute horren irudia aukeratu guran logotipo lehiaketa. Iñink!: horixe da aukeratutako leloa, eta azaroaren 26ra bitartean aurkeztu daitezke lanak. Abenduaren 2an jai giroan emango dute jakitera aukeratutako irudia zein den.

Hala ere, bestelako ekitaldiak be jarri dituzte martxan. Urrian hasi ziren maiatzera bitartean luzatuko diren euskara eskolak, eta eskolako hizkuntza plangintza aztertu eta hobetzeko bideak jarri gura dituzte Guraso Elkartearekin eta irakasleekin. Halaxe azaldu dute udal arduradunek. Ildo berean, hasi dituzte lehenengo hartu-emanak guraso eta irakasleentzako kontzientziazio kanpaina hasteko.

Bestalde, azaroaren 30erako bertso afaria antolatu dute: Ibon Ajuriak, Miren Amurizak eta Lepotxok jardungo dute bertsotan; gai jartzaile jardungo du Beñat Ugartetxeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!