Mainondoko aldagelen erabilerarako hitzarmena

Anboto 2007ko aza. 6a, 15:47

Vulcano eta Iluntxo kirol elkarteekin Mainondo frontoiko aldagelen erabilera eta hau arautzeko hitzarmena onartu du Udalak. Vulcano futbol taldearentzat, Iluntxo pilota eskolakoentzat eta herri-eskolako ikasleentzat, lekua egokitu dute. Bateratuta zegoen gune hori txukundu eta berregokitu egin dute, hiru gune sortuz.

Aldagela horien erabilera zehazteko hitzarmena da onartutakoa. Horren arabera, Vulcanok eta Iluntxok euren gunea “txukun eta garbi” mantentzeko ardura hartu dute; eskolaumeentzat bideratutako gunea Udalaren ardurapekoa izango da, eskolako garbitasun zerbitzuaren barruan. Mantenu eta konponketa lanak ere Udalak hartuko ditu bere gain. Urtero berritu daiteke ituna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!