Herritar bi ludotekaren arduradun

Anboto 2007ko urr. 30a, 12:41

Andresalandan urte osoan zehar eskaintzen den neska-mutikoentzako ludoteka zerbitzuko ardura eman du udalbatzarrak.

Andresalandan urte osoan zehar eskaintzen den neska-mutikoentzako ludoteka zerbitzuko ardura eman du udalbatzarrak.

Otxandioko bertako lagun bik hartuko dute ardura urtebetean luzatuko da kontratuaren bitartez; urte bira luzagarria dena. Adinaren araberako taldeetan banatuta, herriko neska-mutikoek hainbat jardueratan aritzeko aukera izaten dute.

Arratsaldez batu ohi dira Andresalandan neska-mutikoak, 17:00ak ingurutik 19:30 aldera arte. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek: “Udalak eskainitako zerbitzua da ludoteka, baina, Guraso Elkartearekin izaten gara hartu-emanean hori definitzeko orduan, gurasoentzako zerbitzua ere bada-eta, azken finean. Uda sasoian izan daiteke ludoteka eta udalekuak uztartuz elkarlanean jardutea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!