Txakurren errolda urte honen barruan amaitu gura dute

Anboto 2007ko urr. 24a, 10:42

Txakurren errolda eta animalien batzerako zerbitzua Zaunk enpresari esku utzi du berriro ere Udalak. Urtebeteko luzapena onartu du udalbatzarrak.

Txakurren errolda eta animalien batzerako zerbitzua Zaunk enpresari esku utzi du berriro ere Udalak. Urtebeteko luzapena onartu du udalbatzarrak.

Iazko ekainean egokitu zen txakurrekin lotutako udal araudia eta Zaunkek txakurren errolda egiteko ardura ere hartu zuten. Santi Uribe Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, aurten amaitu gura dute hori.

Dena den, txakurren erroldarekin “definitu gabeko” egoera baten daudela azaldu dute: “Zaunk badihardu errolda egiten, hala ere, kontua da txakur asko hil egin direla eta ez da horren barri eman; alta eta bajekin ere arazoak daude… txakur jabeekin hartu-emanean jartzen dihardu enpresa”. Aitatu dezagun sentsibilizazio ekintza sorta ere egingo dutela Zaunk-en bitartez.

Herritarren hainbat kexa jaso zituen Udalak urte hasikeran, kaleetan gero eta gehiago zabaldutako txakurren kakak direla-eta. Txakurren errolda eta animalien batzerako zerbitzuaz gain, txakur jabeekin egotera eta euren eskubide eta beharrak gogorarazteko ekintza sorta antolatuko du Zaunk-ek. Uribek azaldu duenez, “ematen duenez, hartu-emana sustatuz eta apur bat gainean egonda egoera apur bat hobetzea lortu daiteke”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!