Datozen asteotan hasiko dituzte Ospital kaleko urbanizazio obrak

Anboto 2007ko urr. 18a, 14:09

Ospital kaleko urbanizazio lanak datozen asteotan hasiko dituzte eta sei hilabeteren buruan amaitu beharko dituzte. Otxandio XXIeko Administrazio Kontseiluak eman berri dizkio lanak BYCAM enpresari eta, denetara, 770.000 euroko aurrekontua izango dute. Halaxe eman dute jakitera udal arduradunek.

Ospital kaleko urbanizazio lanak datozen asteotan hasiko dituzte eta sei hilabeteren buruan amaitu beharko dituzte. Otxandio XXIeko Administrazio Kontseiluak eman berri dizkio lanak BYCAM enpresari eta, denetara, 770.000 euroko aurrekontua izango dute. Halaxe eman dute jakitera udal arduradunek.

Ospital_kalea_261.jpgNoranzko bakarreko kalea zena, noranzko bikoa da Alde Zaharra — Urigoiena, Uribarrena eta Artekala— oinezkoentzat jartzeko lanak hasi zituztenetik, eta halaxe mantenduko dute behin betiko. Hala ere, laster hasiko diren beharrekin kalea bera atonduko dute eta dagokion seinaleztapena ipiniko dute. Horrezaz gainera, autobus geltoki berria ere jarriko dute, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duen moduan.

Ospital kaleko urbanizazio lanok apirila inguruan amaitzea aurreikusi dute. Horrela, Alde Zaharrarekin lotutako beharrak behin betiko amaitutzat emango dituzte.

Udal biltegi berria

Beste alde batetik, udal biltegi lez erabiltzen duten zerrategi zaharra konpontzeko baldintza orria onartu du Otxandio XXIeko Administrazio Kontseiluak. Udal biltegi berria altxatu gura dute bertan eta egitasmoa idaztea, obra bera eta lanen zuzendaritza –dena batera– ipiniko dute enkante publikoan. Azaroan itxaroten dute lanak ematea.

Udal arduradunek 200.000-250.000 euro inguru behar izatea aurreikusi dute; hala ere, Bizkaiko Aldunditik 75.000 euroko laguntza izan dute. Udalak proposatu izan dio Aldundiari zerrategi zaharraren alboan udal biltegirako eta gatz biltegirako eraikina —Otxandio leku apropostzat jo izan du Aldundiak horretarako—. Udalak lurrak utziko lizkioke eta azken horrek obraren zati bati aurre egin. Hala ere, ez dute akordiorik lotzea lortu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!