Nagusien egoitza hobetzeko lanek milioi bat eurotik gora eskatuko dute

Anboto 2007ko urr. 11a, 15:48

Hasi dituzte, dagoeneko, 1.095.000 euroko inbertsioa eskatuko dduten Otxandioko Egoitzako egokitzeko lanak. Indarrean dagoen legediarekin bat etortzeko beharrezko hobetze-lanak dira egingo direnak. Fatxadarekin eta, batez ere, teilatuarekin lotutako lanak hasi dituzte lehenengo zati honetan, eta urte amaierara arte aurreikusi dute horretan jardutea.

Egoitzaren barrualdean egin beharreko lanak, berriz, 2008ko urtarrilean hastea itxaroten dute. Horretarako, itxi egingo dute egoitza. Udalak eta Aldundiak egoiliarrak lekuz aldatzea bideratu beharko dute horretarako, senitartekoekin berba eginez. Egoitza barruko hobetze-lanak uztailera arte ez dituzte gertu izango, eta orduan bueltatuko dira egoiliarrak.

Obra osoa 2008ko urrian amaitzea aurreikusi dute eta, aurten inbertsioari aurre egiteko Udalak Aldunditik 200.000 euroko diru-laguntza jaso duen arren, datozen urte bietan ere Aldunditik, urtero, beste horrenbesteko laguntza lortzeko aukera aurreikusi dute: 600.000 euro lortu gura dituzte laguntzen bitartez; beste 300.000 euro egoitzaren gestio integrala daroan GSR kooperatibak (inbertsioetarako diru-atal hori finkatu zuten gestiorako kaleratutako baldintza-orrian) ipiniko du, eta gainerakoari Egoitzako Juntak egingo dio aurre.

Lanak amaitzean 20 lagunentzako lekua izango da egoitzan (orain 21 dagoz); kontzertatuak 17 izango dira, orain arte legez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!