EEErekin adostu da Mainondon eguzki panelak jartzea

Anboto 2007ko urr. 4a, 13:54

Mainondoko frontoian eguzki panel fotovoltaikoak ipintzeko azpiegitura hori erabiltzeko hitzarmena adostu du Udalak Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE), eta halaxe onartu du azken udalbatzarrak. Udal arduradunek argitu dutenez, bost kilowatteko panelak dira jarriko dituztenak.

Onartutako akordioaren arabera eguzki-panelak jartzeko gastuari EEEk berak egingo dio aurre; 15 urtean egingo dute, hain zuzen ere. Hala ere, Udalak horiek eskuratu gura izanez gero, falta dena amortizatu beharko du. Halaxe azaldu dute.

Gorbeialde

Beste alde batetik, Gorbeialdera ordezkari lez jarduteko batzarkide bi joango dira Otxandiotik; Batiako bat eta EAJko beste bat. Asanbladetara bat joango da, Batiako ordezkaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!