Txalaparta ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute domekan

Anboto 2007ko ira. 27a, 13:59

Txalaparta ezagutu eta berarekin gozatzeko aukera izango dute, domekan, otxandiarrek eta bertaratuko diren bisitariek. Uktest elkartearen bitartez izango da horretarako aukera, irailaren 30ean.

Txalaparta ezagutu eta berarekin gozatzeko aukera izango dute, domekan, otxandiarrek eta bertaratuko diren bisitariek. Uktest elkartearen bitartez izango da horretarako aukera, irailaren 30ean.

Uribe Kostan sortutako elkartea da Uktest, Txalaparta sustatzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Txalaparta ezagutarazi guran herriz herri dihardute, eta Otxandioko Udalari ere luzatu zioten proposamena.

Kultura zinegotzi Txomin Bengoak azaldu duen moduan, 3-4 orduko emanaldia eskainiko dute: “Txalaparta joko dute eta horretarako aukera emango zaie hurreratuko direnei ere. Txalapartaren gaineko azalpenak ere emango dituzte”. Ekinaldia 12.00ak inguruan hasiko da plaza nagusian eta 15:00ak artean luzatuko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!