
Trafikoa Ospital kaletik bideratu dute lanak hasi zirenetik; noranzko bakarrekoa zena noranzko bietan zabaldu dute eta halaxe mantenduko dute. Hala ere, kale hori urbanizatzeko lanak egiteko daude oraindino. Alkate Aritz Otxandianok azaldu duenez, hil honetan bertan hasi gura dituzte lanok.
Ospital kaleko lanokin lotuta, Bizkaiko Diputazioarekin ituna dauka adostuta Udalak: Udalaren jabetzakoa den kale hori urbanizatzeko lanak Diputazioak bere gain hartzea batzen du itun horrek. Era berean, Urigoinea, Uribarrena eta Artekale Udalaren esku geratu dira.
Garbitasuna auzian
Kaleen garbitasunarekin, hala ere, arduratuta daude udal arduradunak. EAJk “penagarritzat” jo du kaleen egoera, oraintsu amaitutako oinezkoentzat jarritako kaleona barne. Gaiari “premiazkoa” deritze bai EAJk bai Batia plataformak. Horren aurrean, zerbitzua Udaletik kanpora ateratzeko aukera aztertzea adostu dute.
Hemendik eta gabonetara, dauden udal bitartekariak aztertzea adostu dute; bitartekari berriak behar diren ala ez begiratzea be bai. Horrekin batera, zerbitzua eroateko enkante publikoa egiteko aukera be kontuan hartuko dute.