Herriko munarriak egiaztatuko dituzte etzi, usadioari eutsiz

Anboto 2007ko ira. 13a, 16:06

Herriko munarriak segurtatzeko hitzorduari eutsiko die etzi otxandiarrek eta, urtero egin ohi duten lez, ‘Limitaua’ erreklamatuko dute. Horixe izaten dute irailaren 3. domekarako gordetako baso-bisitaren motibo nagusia. Usadioari jarraituz, plazan batuko dira etzi 08:00etan, bideari ekiteko.

Alkatea, zinegotziak, danbor-jolea, udaltzaina, basozaina eta bake-epailea buru direla egingo dute herri gehientsuena batu ohi duen ibilbidea.

Batzuek Oletako bidea eta besteek Mekoletakoa hartu aurretik, elkarrekin joango dira Gomilazeraino. Ohi lez Amaiterminen batuko dira hamaiketakoa egin eta gero Anteparaluzetatik herriko plazarako bidea egiteko.

Dena dela, hainbat geraldi egiten dituzte ogitartekoak eta ardaoa dastatzeko. Tartean, Oletakoa; bertan agintariek eta gura duten herritarrek akta sinatzen dute ‘Limitaua’ erreklamatzeko. Elvira de Leira andreak, bere seme Aramaioko Jaunaren izenean, Otxandio eta Aramaio artean dagoen 565 ha-ko lurron erabilera eman zien otxandiarrei 1457an, jabetzarik eman gabe. Ondorioz, hainbat eztabaida izan dira udal bion eta Bizkaia eta Arabako aldundien artean. Arartekoak “zatiketa paritarioa” proposatu izan du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!