Gatzagarako urteroko bideari hutsik egin gabe

Anboto 2007ko ira. 6a, 11:25

Gatzagarako (Gipuzkoa) bidea hartuko dute hainbat otxandiarrek zapatuan, irailaren 8an, usadioari hutsik egin gabe. Ur sufretsuak zeudela-eta osasunarekin lotuta joaten ei ziren oinez sasoi batean, eta oraindino ere eusten diote ohiturari.

Usadioak 150 urtetik gora ei ditu, jatorria segurtatzerik izan ez arren, eta irailaren 8an ibilbidea egiteko hitzordua jarrita dute. Plazatik abiatuko dira 08:00etan, eta ohi legez Gatzagan ongietorria ere egingo diete, 12:00ak inguruan. Ondoren, bertako Dorletako baselizara hurreratuko dira. Urtez urte mantendutako usadioak parte-hartze polita izaten du; 50 bat lagun batu ohi dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!