Haurtzaindegi publikoa egokitu guran dihardu Udalak

Anboto 2007ko abu. 28a, 15:19

Haurtzaindegi publikoa egokitu gura du Udalak, eta aukerak aztertzeko ardura eman dio Otxandio XXI enpresa publikoari. Mainondo herri-ikastetxearen aurrean eraikin berria egiteko aukera aztertuko dute.

Haurtzaindegi publikoa egokitu gura du Udalak, eta aukerak aztertzeko ardura eman dio Otxandio XXI enpresa publikoari. Mainondo herri-ikastetxearen aurrean eraikin berria egiteko aukera aztertuko dute.

Behe solairuan haurtzaindegia atondu gura dute eta semi-sotanoa herri eskolaren erabilerara bideratu. Aurreproiektua landuko du Otxandio XXIek Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari aurkeztu eta finantzazio aukerak eztabaidatzeko.

Udala Hezkuntza Sailekoekin batu izan da herri-eskola txiki geratzen zebilela azaltzeko. Hezkuntza Sailetik erantzun izan dienez, legearen arabera, psikomotrizitate eta ingelera gelak ez dira oinarrizkoak. Horiek kentzeari, baina, “atzerapausoa” deritzo Udalak, eta hala ere leku falta legokeela diote.

Horri jantokia handitzeko lanak gehitu behar jakoz. Horretarako alboko erabilera anitzeko gelari —gimnasiarako edo bestelako ekintzetarako erabiltzen da— zati bat kendu behar izan zaio. Geratzen den tokian, berriz, aula bi sortzea pentsatu dute: “Gela osatzeko nahikoa ume ez egotera hainbat adineko umeek bateratuta jardun dute. Hala ere, epe laburrean ume kopurua gehitzea aurreikusita dago eta adin bakoitzak bere gela beharko du”.

Egoera horren aurrean egin dio eraikin berria egiteko proposamena Udalak. “Horrela, semi-sotanoan —250 metro koadro— psikomotrizitate, gimnasia, ingelera gela… atontzeko lekua legoke eta haurtzaindegi publikoa jartzeko lekua ere izan genezake”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!