Bolatokia kristalaz itxi eta barrutik egokitu gura dute

Anboto 2007ko uzt. 18a, 12:00

Bolatokia kristalaz itxi eta barrutik egokitu gura du Udalak, eta horretarako egitasmoa egiteko ardura eman dio Orbelari; Ingurumen Hezkuntza eta Ikerketa enpresari. Horretarako 10.300 euroko aurrekontua zehaztu dute udal arduradunek. Lanak hiru zatitan garatuko dituzte, egitasmoak guztiak batu arren.

Pasealekuko teilatua konpondu gura dute lehenengo zati baten, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duenez. Itoginak ditu eta nahiko narriatuta dago teilatua. Bigarren zatian, berriz, bolatokia bera atondu gura dute.

Bolatokia kristalarekin ixtea aurreikusi dute herriko agintariek; aldi berean, barrutik azpiegitura bera egokitzea ere bai. “Hala ere, zuloa berean mantendu gura da eta estaltzeko zein agerian uzteko eran itxi gura dugu. Inoiz bertan interpretazio zentro bat egokituz gero, bolatoki lez erabiltzeko aukera ere izatea gura dugu-eta”, argitu du.

Parke tematikoa

Azkenik Bolatokiaren aurrean dagoen parkea ere atonduko dute. Nolabaiteko parke tematikoa egokitu gura dute errementariak hartuta gai legez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!