Bonbardaketan hildakoak hartuko ditu gogoan herriak

Anboto 2007ko uzt. 13a, 14:07

Uztailaren 22an, 71 urte beteko dira frankistek Otxandio bonbardatu zutela 50 hildakotik gora eraginez—hainbat familiatan 3-4 hildako izan zituzten—. Gerra hasi berri zen orduan.

Uztailaren 22an, 71 urte beteko dira frankistek Otxandio bonbardatu zutela 50 hildakotik gora eraginez—hainbat familiatan 3-4 hildako izan zituzten—. Gerra hasi berri zen orduan.

Santamañetan, herria jai giroan zela jaurti ziren bonbak, gehienak Andikona plazan, eta bertan hildakoak gogoratuz gomuta-ekitaldia egingo dute, datorren uztailaren 22an, Andikona plazan bertan, 13:30ean. Ia herri osoak parte hartzen du urteroko hitzordu horretan.

Aurten be, Aritz Otxandiano alkateak hartuko du berba lehenengo eta, gero, abadeak bedeinkazioa egingo du. Lore eskaintzarekin jarraituko du ekitaldiak. Orduan hil zirenen omenez jarritako plakaren aurrean aurreskua dantzatuko dute, ondoren, eta bondardaketarekin lotutako abestia ere kantatuko dute otxandiarrek. Ohiandi abesbatzak eta herriko txistulariek ere parte hartuko dute gomuta-ekitaldi horretan urtero legez, herriko Musika Bandak ez eze.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!