Euskararen erabilera bultzatzeko hausnarketa estrategikoa hasi dute

Anboto 2007ko eka. 14a, 14:04

Euskararen erabilera sustatzeko hausnarketa estrategikoa abiatu dute hil honetan bertan. Euskararen gaineko araudia martxan jartzeko zerbitzua —urte eta erdikoa— kontratatu zuen Udalak EMUN enpresarekin, eta horrexen bitartez egingo dute hausnarketa estrategikoa ere. Dagoneko egin dituzte batzar bi eta ekaina amaitzerako beste horrenbeste aurreikusi dituzte.

Euskara Batzordea astero batzen da, plangintza estrategikoa osatzeko aurretiko hausnarketarako, martxotik bertan lanean diharduten euskara teknikariak azaldu duen moduan. “Helburuak zehaztu behar dira eta horiek zelan aurrera eroan hausnartu”. Deialdi zabala egin diote hainbat herritarri ere bai; “izan ere,zenbat eta jende gehiago ideia anitzagoak batu ahal izango ditugu”. Batzarrotan 15 lagun inguru batzen dira. Ekainean bertan aurreikusi dute hausnarketa amaitzea, eta uztailean eta irailean kudeaketa plan zehatzagoa egitea. Arlo praktikoan sartuko dira orduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!