Musika nagusi Mekoletako San Bernabe jaietan

Anboto 2007ko eka. 6a, 15:29

Arkotxe kultur elkartearen egoitza berriaren estreinaldiak abiatuko ditu, barikuan, ekainaren 8an, 19:30ean, Mekoletako San Bernabe jaiak. Horren harira, Txan Magoak eskainiko du magia saioa. Gau giroa, berriz, rock doinuek girotuko dute. Meido eta Izaera rock taldeek joko dute 23:30ean hasiko den kontzertuan. Asteburuak jai giroa dakar Mekoletara.

Zapatuan, bihar, batzen dira sanbernabeei begira eratutako ekitaldi gehientsuenak. Herriko Urduri dantza taldearen ikuskizuna hasiko da 17:30ean eta, jarraian, etxeko gaztetxoenen gozamenerako jolasak izango dira, jakitera eman dutenez.

Gu ta Gutarrak

Iluntze aldera Gu ta Gutarrak musika eta bertso ikuskizuna izango da Mekoletan. Hori 19:30ean izango da eta, 23:30ean, berriz, 3. Bertso-baserri-jira hasiko dute auzokoek.
Gauerdirako jarri dute, berriz, musika kontzerturako hitzordua. Gose, Los Ajustadores eta Potato taldeek joko dute.

Mekoleta auzoko jai egun handia, San Bernabe eguna, astelehena da oraingoan; ekainaren 11n. Meza eta luntx izango dira 13:30ean. Arratsaldean, berriz, briska eta mus txapelketarako tartea hartuko dute auzokoek eta hurreratutako lagunek. Karta jokoak 17:30ean hasiko dituzte, azaldu duten moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!