Gazte Topaketak eratu ditu Gazte Asanbladak, ekainaren 2rako

Anboto 2007ko mai. 30a, 20:35

Lan mundua, etxebizitza, drogak eta euskararen egoera. Horrexek dira gazteen ardura nagusiak, Gazte Asanbladak herriko 15-25 urte arteko gazteei egindako galdeketaren arabera. Atzetik, ingurumenak eta emakumearen egoerak ere arduratzen ditu. Eztabaida foroak ere eratu dituzte eta batutako informazioa eta ateratako ondorioak plazaratzeko, Gazte Topaketa egingo dute ekainaren 2an.

Forootan 80 bat lagunek jardun dute, eta jorratu daitezken lan-ildoak zehazteko hasierako pausoa izan dira. “Herrian bizi gura izanez gero, alokairu soziala defendatu” behar dutela deritze gazteek, eta Udalean sinadurekin babesteko proposamena aurkeztea da asmoa. Euskarari dagokionez, berriz, gazte hizkera falta dutela uste dute, eta horri irtenbidea emateko ekintzak eratu gura dituzte. Bestalde, erabilera eta motibazio falta ere nabarmendu dituzte.

Lan munduarekin lotuta, lan baldintza duinak aldarrikatzen dituzte eta drogen “erabilera kontrolatuaren” aldekoak dira. Kontzientziazioa “premiazko” jo dute.

Ekainaren 2an, “azken ukituak eman eta parte hartu ez dutenei aukera eman guran”, azken saioak izango dira goizean. Poteoa izango da 12:30etik 13:00ak aldera, bitartean azken ondorioak idatzi ditzaten; eta, gero, zer aztertu den, zelan, zer ikuspuntutik eta ateratako ondorioak azaltzeko batzarra egingo dute. “Denok aurrera eroateko proposamenak batu gura dira. Gazte Asanbladan 30 bat garen arren, herrian ehundik gora”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!