GSR-ren ardura izango da Otxandioko Egoitzaren gestioa

Anboto 2007ko mai. 21a, 15:50

Otxandioko Egoitzaren gestio integrala enkante publikoan ipini ondoren, Udalak ardura hori berriro GSR kooperatibaren esku uztea erabaki du. Hala ere, kontratu barruan orain arte batzen ez zen inbertsio atal bat jaso dute; 300.000 euroko inbertsio atala, hain zuzen ere.

Halaxe azaldu dute udal arduradunek. Puntu hori jaso ahal izateko ipini behar izan zuten  egoitzaren gestioa berriro lehiaketa publikoan.

Horrezaz gainera, Otxandioko egoitza egokitzeko lanak ere jarri zituzten enkantean. Udalak eskaintza ekonomiko bakarra jaso du. Hala ere, gogoratu dutenez, lanak ez dira emango Bizkaiko Foru Aldunditik zer diru-laguntza jasoko duten jakin arte. Indarrean dagoen legedia betetzeko egokitze-lanetarako inbertsio potoloa aurreikusi du Udalak: 960.000 eurokoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!