Sei metroko altueratik erorita langile bat hil da Otxandion

Anboto 2007ko mai. 15a, 19:37

Sei metroko altueratik erori ondoren behargin bat hil da, asteon, Otxandion. Gaur izan ezbeharra, 10:00etan, Mekoleta auzoan eta erorketa unean hil da langilea SOS-Deiakek Osalani bidalitako txostenaren arabera. Durangoko bizilaguna zen lan istripuan hil den arotza eta 61 urte zituen. Autonomoa zen. Bestalde, Abadiñon ere bai lan-istripua izan du 48 urteko gizonezko batek.

Mekoleta auzoan baserri baten birmoldaketa lanean ziharduela erori da Jose Maria U. L behargina sei metroko altueratik—leiho batetik—; balkoietan egurrezko bi baranda jarri behar zituen baserriko bigarren solairuan. Barandak barra bi horizontal eta bost bertikal zituen eta biktimak eginda zekartzan ateetako markoetan muntatzeko.

Osalanek azaldutakoaren arabera, erorketa gertatu denean, torlojuz lotu gabeko atearen atezangoen artean sartuta zegoen baranda. Uste dutenez, langileak dei bat jaso du sakeleko telefonoan eta, estaldura arazoak izan dituenean, komunikazio hobea lortzeko mugitzen hasi da; baina, dirudienez, orduan finkatu gabe zegoen barandan jarri eta lurrera jausi da. Osalanek esan duenez, enpresak beharrezko agiriak zituen.

Beste alde batetik, gaur ere bai beste behargin bat larri zauritu da Abadiñon, erabiltzen ziharduen makina batekin ebakita. Lan-istripua 14:30ak aldera izan da jakitera eman izan  dutenez eta 48 urteko A.S.B. gizonezkoa erietxera eroan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!