Udalean euskararen erabilera bultzatzeko araudia onartu berri dute

Anboto 2007ko mai. 14a, 13:46

Udalean euskararen erabilera bultzatzeko araudia onartu berri du udalbatzarrak. Herritarrekiko hartu-emanean zein barne-lanean, idatzizko zein ahozko komunikazioa bultzatzeko osotu da araudia, euskarari lehentasuna emanez. Halaxe azaldu dute udal ordezkariek. Oro har, udaletxeko langileei eta zinegotziei begira egindako araudia da; baita administrazio lanetan ere eragingo duena.

Udal arduradunek “premiazkoa” jo dute araudi bat osotzea. “ Izan ere, gazteleraz lan egiten da askotan, eta konturatu gabe ikastaroak eratzerakoan gaztelera hartu da hizkuntza moduan, esaterako. Euskara lehenetsi behar dugu”. Gaineratu dutenez, hori “arautu” beharra zegoela uste izan dute, “ezin da herri euskaldun baten ekitaldiak gazteleraz antolatzea”.

Udalaren egoera zein den jakiteko diagnosi bat egin izan da aurretik. Martxotik Udalean diharduen euskara teknikariaren bitartez egin da. Udalak zerbitzua kontratatu izan du EMUN enpresarekin, diagnosia egiteko ez eze euskararen erabileraren gaineko araudia martxan jartzeko ere bai.

Bestalde, Udalerako beren beregi plangintza zehatz bat osotzea ere aurreikusten da. “Diagnosiaren emaitzak azalduko dizkiegu baina, aurretik, langileei, eta baita araudiak batzen dituenak ere, gero plangintza osotzeko”, argitu dute udal ordezkariek. Azken plangintza horrek Udala euskalduntzea dauka helburu.

Urte eta erdiko  zerbitzua lotu du Udalak EMUN enpresarekin eta datozen lau urteei begirako hausnarketa estrategiko bat egitea ere eskatu dio. Egin daitekeena aztertzeko, hain zuzen ere. Aitatu Otxandiok Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) ere egituratu duela Jaurlaritzarekin hartu-emanean. Hori garatzen irailean hastea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!