Udaberriari ongietorria emateko jaia

Anboto 2007ko api. 16a, 16:51

Udaberri giroan sartuta, jai giroan ere sartuko dira asteburuan Otxandion. Izan ere, Gazte Asanbladak eta herriko ostalariek elkarlanean Udaberri Jaia eratu dute zapaturako. Goizean goiz hasita makina bat ekitaldik osatutako jai egun eratu dute.

Udaberri giroan sartuta, jai giroan ere sartuko dira asteburuan Otxandion. Izan ere, Gazte Asanbladak eta herriko ostalariek elkarlanean Udaberri Jaia eratu dute zapaturako. Goizean goiz hasita makina bat ekitaldik osatutako jai egun eratu dute.

Otxandiarrak Orixol eta Motxotegi mendietara egingo dute ibilbide talde bitan banatuta; bertan, hurrenez hurren Aramaioko gazteekin batetik, eta, bestetik, Zeanuri eta Ubideko gazteekin egingo dute bat. Ondoren, herrira jaitsi eta guztiak Otxandioko udaletxearen aurrean elkartuko dira, Gazte Asanblada Mundiala egiteko. Halaxe eman dute jakitera Gazte Asanbladako kideek.

Otxandio, Aramaio, Zeanuri eta Ubideko gazteek herriko bakoitzeko gazte asanbladaren historia azalduko du bertan. Era berean, dituzten helburuen gaineko azalpenak emango dituzte, azaldu dutenez. Jarraian, triki-poteoa hasiko dute. Jatordurako, berriz, sagardotegi bazkaria prestatu dute: “Bakailaoa, txuletak… eta sagardoa izango ditugu. Horretarako kupelak ekarriko ditugu”, argitu dute gazte asanbladakoek. Bazkalostea, bestalde, erromeri giroan igaroko dute.

Gozategi, gau giroa alaitzeko

Bertso-poteorako hitzordua jarri dute iluntzerako ere. Gazteek 20:00etan jarri dute horretarako ordua. Gauean, berriz, Gozategi taldeak eskainiko du kontzertua. Herriko plaza nagusian izango da hori, 23:30ean. Azken ekitaldi horri tabernek egin die aurre, azaldu dutenaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!