Herriaren garapenerako ekintza plana onartu dute

Anboto 2007ko api. 12a, 09:50

Hurrengo hiru legegintzaldietan garatzeko Tokiko Agenda 21 ekintza plana onartu berri du udalbatzarrak. Herriaren garapenerako lantzen diharduten Otxandioko plan estrategikoarekin batera bideratutakoa da, eta 12 urteren barruan bete gura dute ekintza plan hori. Azken pausoa litzateke Tokiko Agenda 21 estrategikoaren agiri bateratua finkatu eta onartzea. Gero letorke ekintzen gauzatzea.

Berrehun ekintza zehatzetik gora batu dituzte, eta noiz gauzatu zehaztea falta da. Sei lan ildo izan ditu Otxandioko Garapen Jasangarrirako Udal Kontseiluak plana osatzeko. Batetik, eredu parte-hartzailea garatzea (herritar guztien parte-hartzea bultzatu eta bermatuz, horretarako bideak jarriz) eta herriaren identitate eta kulturaren ezaugarri nagusiak sendotzea, talde eta elkarteen inplikazioarekin (euskara maila guztietan garatzeko estrategia definituz, edo, datozenak tokiko zein nazioko errealitatean integratuz, esaterako).

Bestetik, herri landa-izaera sustatuz eta baliabide natural eta energetikoen kudeaketa iraunkorra eginez oreka ekologikoa lortzea; baita garapen ekonomiko orekatua ere, jarduera iraunkor edo kutsadura-intentsitate txikikoetan oinarrituz, eta enplegu iraunkor eta kalitatezkoa ahalbidetuz (industria edo turismo garapena aitatzen dira, oinarrizko merkataritzarako zerbitzu-ekonomia ez eze).

Bizi-kalitatea hobetzeko neurriak ere batu dituzte, oinarrizko zerbitzu publikoak eta herriaren neurriari eta gizarte-premiei egokitutako ekipamenduak eskainiz; baita herritarrek etxea izateko premiazko baldintzak sortzeko gai den lurrade-antolamendua bultzatzea ere, herri landa- izaerari eutsiz (ordenazio-planak, etxeak baldintza zentzuzkoan, eremu publiko eta hornidura sareen egokitze mailakatua…).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!