Otxandioko Egoitzan egokitze-lanak egingo dituzte

Anboto 2007ko mar. 29a, 13:07

Otxandioko Egoitza egokitzeko obra proiektua onartu berri du Udalak. Inbertsio potoloa egin gura dute udal arduradunek bertan; izan ere, indarrean dagoen araudia ez du betetzen eraikinak. Legediak dioena betetzeko egokitze-lanetan 960.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi du Udalak.

Horretara behartu ditu Bizkaiko Aldundiak ere, bestela, ez dituzte-eta itundutako plazak beteko.
Lanei aurre egiteko, hala ere, Aldundiaren bitartez, diru-laguntzak lortzeko aukera dauka Udalak. Laguntza hori zenbatekoa izango den jakiterik ez dute. Dena dela, ordurako dagokion tramitazio guztia prest eduki gura dute, lanak ahal bezain arinen emateko.

Horren haritik, organismo autonomoak Otxandioko Egoitzako egokitzen lanen kontrataziorako onartutako baldintza orria berretsi berri du udalbatzarrak; obra enkante publikoan ateratzeko baldintza orria, hain zuzen ere.

Bestalde, enkante publikora aterako dute Otxandioko Egoitzaren gestio integrala. “Gaur egun, kontratuak ez du batzen inbertsio atalik eta hori gehitu gura dugu; gutxienez, 300.000 euroko inbertsio atala”, Aritz Otxandiano alkateak azaldu duenez. Horretarako, behartuta dagoz egoitzaren gestioa berriro ere enkante publikoan ematera. Udal ordezkariak batzen dituen batzorde publikoa egoitzaren arduradun. Gestioa GSR kooperatibak daroa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!