Eskola itxi zen atzo elurraren eraginez

Anboto 2007ko mar. 22a, 10:33

Azken egunotako elur, euri eta haize denboraleak gogor astindu du Otxandion. Elurra lodiera handia hartu du, eta, atzo, eskola ere itxita egon zen. Gaur dagoeneko zabalik dago Maindon herri eskola.

Azken egunotako elur, euri eta haize denboraleak gogor astindu du Otxandion. Elurra lodiera handia hartu du, eta, atzo, eskola ere itxita egon zen. Gaur dagoeneko zabalik dago Maindon herri eskola.

Eskolakoek azaldu dutenez, martitzenean dagoeneko elur asko zegoen eta eskola-garraioa ere etenda izan zen. Beraz, auzoetatik ez zuten ikastetxera ailegatzerik izan eskolaumeek. Mainondo herri ikastetxean 96 neskato-mutikok dihardute.

Atzo ja ez zuten eskola zabaldu, eta, gaur ere, egoerak hobera egin duen arren hainbat eskolaume ez dira oraindik eskolara hurreratu. Gaur gauean ere elurra egin du Otxandion.

Euskal Herriko hainbat txokotan eragin du egunotako denboraleak. Durangaldean, Otxandion eragin du gehien. Elurra gogortuta dago, gaur, herrian aparkatzeko zailtasunak eragin ditu, hala ere, bertaratzeko aukera badago Urkiola eta Barazartik. Dimako portua itxita dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!