Udal biltegia den zerrategi zaharra konpondu gura dute

Anboto 2007ko mar. 13a, 15:47

Udal biltegi lez erabiltzen den zerrategi zaharra konpondu gura du Udalak, eta horretarako 150.000 euroko diru-atala sartu dute 2007ko udal aurrekontuan.

Udal biltegi lez erabiltzen den zerrategi zaharra konpondu gura du Udalak, eta horretarako 150.000 euroko diru-atala sartu dute 2007ko udal aurrekontuan.

“Oso zahartuta dagoen eraikina bota eta erria eraikitzea gura dugu”, argitu du Aritz Otxandiano alkateak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundian %80ra arteko diru-laguntza eskatu dezakete, eta horixe egin dute.

Lanok noiz hasi daitezkeen zehazterik ez du izan Otxandianok; izan ere, Aldundiak zenbateko laguntza emango duen zain dagoz. Gainera, oraindino erantzunik jaso ez duten arren, Aldundiak “begi onez” ikusi izan du Otxandion egin gura duten gatz-biltegiarekin batera bideratzea udal biltegiaren obra. “Aldundiak gatz-biltegia eraikitzeko leku aproposa deritzo Otxandiori. Beraz, zerrategi zaharraren alboan eraikitzea proposatu dugu, eta bientzako lekua egokitzea: biltegirako eta gatz-biltegirako”, dio alkateak. Udalak Aldundiari lurrak utziko lizkio eta, ordainetan, Aldundiak biltegiaren obraren zati bati aurre egin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!