Zuhaitz Egunean landatzeko 600 arbola jaso dituzte

Anboto 2007ko mar. 1a, 15:47

Euskal Herriko hainbat herritan joan zen asteburuan egin zuten hitzordua. Durangaldean ere –Berrizen, adibidez –, joan zen domekan ospatu zuten Zuhaitz Eguna. Zapatuan, martxoaren 3an, berriz, Otxandiok hartu du txanda. Jakitera eman dutenez, 600 arbola eskatu dituzte landatzeko; batez ere, pagoak —500 tik gora—.

Enparantza Nagusian elkartuko dira arbolak landatzeko, 10:00etan. Egur-sorta eta aprobetxamendua eskatu dutenei gonbit zuzena egin die udal agintariek Zuhaitz Egun honetan parte hartzeko. Hala ere, herritarrei ere egin zaie deialdi zabala, eskola-umeei ez eze; arbolak landatzearen garrantziaz ere jardun izan dute eskolan, besteak beste. Mintegi inguruan landatuko dituzte arbolak —pagoa eskatu da gehien, baina, baita lizarra, gerizondoa eta haritza ere—; iaz hasi ziren bertan landatzen, amaitu gabe. Beraz, inguru horretantxe ekingo die oraingoan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!