“Justiziaren politizazioa” salatu dute

Anboto 2007ko ots. 19a, 11:35

Azken udalbatzarrak EAEko Lehendakariaren aurka hasitako “justifikazio gabeko” auzi penala artxibatzea “exijituz” EAJ-EAk aurkeztutako mozioa onartu du, abstentzio bakarrarekin. “Gizartearen borondatearen ordezkari zuzenen eta erakunde politikoen funtzioa eragotzi gura duen justiziaren politizazioa” salatu dute.

Hala ere, Aritz Otxandiano alkateak zera esan zien EAJ-Eakoei, mozioaren aurka ezer ez zuela argitu ondoren: “Egoera berean dira beste hiru politiko, herriko pertsona batek lau urte egin ditu kartzelan eta absolbitu egin dute, beste bat 18/98 sumarioan dago… eta beti esan duzue ebazpen judizialak errespetatu behar direla. Politizazioa aspaldikoa da, helburu garbiarekin, baina, inoiz ez duzue ezer esan”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!