Sentsibilizazio kanpaina txakurren kakak direla-eta

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:17

Herritarren hainbat kexa jaso ditu Udalak, kaleetan gero eta gehiago zabaldutako txakurren kakak direla-eta. Baita txakurrak solte eramaten dituelako ere. Hori dela-eta, sentsibilizazio kanpaina jarriko dute martxan. Herritar guztiei gutuna helaraziko zaie etxera, txakurren gaineko udal ordenantza bete dezaten eskatuz. Errespetatu ezean, hori betearazteko neurriak hartu beharrean izango da Udala, herriko agintariek jakitera eman dutenez.

“Kakak espaloian, herriko lorategietan… daudelako eta batzen ez direlako makina bat kexa jaso dugu. Baita solte daudelako ere”, diote udal arduradunek. Ohiturak aldatu egin ei dira azken urteetan: “200 lagun inguru gehitu da biztanleria; beste herri edo hirietatik etorri den jendea da, eta ohitura desberdinak dituzte. Txakurrak gehitu dira, baina egia da txakurra mendialdera eroateko ohitura izan dela Otxandion beti”. Orain, txakurrarekin kalean edo auzoan bertan ibiltzeak sortu du arazoa, ematen duenez.

Zaunk enpresarekin ituna sinatuta dauka Otxandioko Udalak. Horren barruan, joan zen ekain inguruan txipa jartzeko kanpaina egin zen. Orduan egokitu zen udal araudia ere. Zaunkek txakurren errolda egiteko ardura hartu zuen, eta arriskutsuak izan daitezken txakurren espedienteak bideratu eta kalean topatutakoak batzeko konpromisoa ere bai. Zerbitzuokin lotuta, ordenantza fiskaletan ere zehaztu ziren tasak.

Azken erroldaren arabera, 198 txakur dagoz herrian. Udalekoek kaleratu izan dutenez, 43 arraza baino gehiagokoak dira, honokook izanik zabalduenak: Setter Ingelesa (46), Euskal Artzain Txakurra (33), mestizoa (28), Pastor Alemana (27) eta Pointerra (26).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!