Atzekolandetako ibilbidea atontzeko 130.000 euro inguru bideratu dituzte

Anboto 2007ko ots. 5a, 15:54

Sasoi batean pasiorako ibilbide moduan erabili zen Atzekolandetako ibilbidea berreskuratu gura izan du Udalak; horretarako, azkenean, 130.000 euro inguru bideratu dituzte udal ordezkariek.

Sasoi batean pasiorako ibilbide moduan erabili zen Atzekolandetako ibilbidea berreskuratu gura izan du Udalak; horretarako, azkenean, 130.000 euro inguru bideratu dituzte udal ordezkariek.

Atzekolandetatik Hiltegi Zaharrerako bidea eta handik Presazelairainokoa atontzeko egitasmoa landu dute udal ordezkariek. Nahikoa narriatuta zegoen bide hori eta, batez ere eguraldi txarrarekin, putzuak sortu izan dira bide-ertzetan. Lanak hiru zatitan bideratu dituzte: Atzekolandetatik Hiltegi Zaharrerako zatia, lehenengo; handik Presazelairakoa, gero; eta azkenik, arotzeria- eta lorazaintza-lanak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!