EAEko haztegien elkartea aurkeztu dute Otxandion

Anboto 2007ko ots. 5a, 15:51

Otxandion zabaldutako egoitza berria inauguratu du Euskal Autonomi Elkarteko (EAE) haztegien elkarteak. Berez, 2005ean sortu zen elkartea 37 bazkiderekin, eta oraintsu, egoitza berria zabaldu dute. EAEko haztegietako sektorea batzeko helburua dauka elkarteak; baita administrazioekin hartu-emanak sendotzea eta euren produktuak merkaturatzeko ahalegin berezia egitea ere, besteren artean.

Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailetik azaldu dutenez, elkarteko 37 bazkideak baso landaketaren ekoizpenaren %95aren ordezkari dira. Elkartearen bitartez, bazkideei laguntza teknikoa eskaini gura die eta haztegien sektoreari eragin ahal dien araudietan Administrazioari euren iritzia helarazi.

Basogintzako hazien bilketa, lanketa eta merkaturatzea da elkarte berriaren lan nagusia. Gehien kultibatutako espeziea —beraz, EAEn eskatuena— radiata pinua da. Elkarteak hasi du hautaketa prozesua eta hazitegi-unaden ziurtagiri proposamena, anana bilketa, lehortzea, garbiketa eta radiata pinuen hazien egokitzea. Horretarako biltegi eta instalazio egokiak behar dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!