3,6 milioi batzen ditu aurrekontu bateratuak

Anboto 2007ko ots. 1a, 11:06

Udagoienean hasi zituzten Alde Zaharra oinezkoentzat jartzeko herri lanak, eta 2007ra begirako inbertsiorik handiena horretara bideratuko du Otxandiok. Osotara, 942.000 euro, hain zuzen ere. Otxandio XXI elkarte publikoaren bitartez bideratu dituzte lanok, organismo horretarako onartutako inbertsio atalaren gehiengoa hartuz; Zelaietako industrigunearen gasifikazio lanetan, berriz, 60.000 euro erabiliko dituzte.

Udalbatzarrak onartu berri du 2007ko aurrekontu bateratua, 3,6 milioi inguru batuz. Udal aurrekontua (1.229.514 euro) eta Otxandio XXI elkartearena (1.176.385 euro) batzen ditu horrek, Otxandioko Egoitzarena (1.257.063 euro) ez eze. Azken horrekin lotuta, aurten, egoitza berriztatzen hasi gura du Udalak, eta 700.000 euroko aurrekontua zehaztu dute horretarako. Lanok urte bi edo hiruan luzatu daitezke, eta egoitzaren ohiko jarduerari ez eragiteko zatika garatu gura dituzte, udal arduradunek azaldu dutenez.

Egoitza daroan GSR enpresak, Otxandioko Egoitzako juntak (Udalaren menpe egonik publikoa dena) eta Bizkaiko Diputazioak egingo die aurre lanei. Oraindino, ez dute zehaztu, hala ere, bakoitzak jarriko duen horrenbestekoa.

Udal aurrekontua

Hasi berri den urteari begirako udal aurrekontuak ere batzen du inbertsiorik. Udal biltegi berria egiteko 150.000 euro batu dituzte eta ur-biltegian egin beharreko konponketa lanetarako, berriz, 36.000 euro. Kultur Etxeko teilatua ere konpondu gura dute eta Liburutegian moketa berria jarri, 26.000 euro erabiliko direlarik. Mekoletako eskoletako lanak amaitzeko 12.000 euro gorde dira —4.312 euro gehituz obra zuzendaritzarako— eta Gaztetxearen fatxada nagusia ixteko 18.000 euro— 8.480 euro gehituz proiektu teknikoa ordaintzeko—.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!