Zuhaitz egunerako 200 arbola inguru eskatu dituzte

Anboto 2007ko urt. 25a, 15:18

Otxandioko Udalak 200 arbola inguru eskatu ditu Bizkaiko Foru Aldundian, Zuhaitz Egunean landatzeko. Oraindino ez dute zehaztu noiz ospatuko duten Zuhaitz Eguna; izan ere, eguraldia kontuan hartu beharrean izango dira.

Otxandioko Udalak 200 arbola inguru eskatu ditu Bizkaiko Foru Aldundian, Zuhaitz Egunean landatzeko. Oraindino ez dute zehaztu noiz ospatuko duten Zuhaitz Eguna; izan ere, eguraldia kontuan hartu beharrean izango dira. Hala ere, 15 egunen barruan itxaroten dute arbolak jasotzea, eta arbolak otsailean zehar landatzea aurreikusi dute. Horrelaxe azaldu dute udal ordezkariek.

Aramaiora bidean dagoen mintegian pentsatu dute arbolak landatzea, azken urteetan lez, leku zehatza basozainarekin zehaztu behar den arren. Haritza, pagoa, lizarra eta gerizondoa eskatu dituzte. Joan zen astean, egur sorta jasotakoak ere parte hartzeko gonbita dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!