Egurra zotz egin dute, asteburuan, jasotako 18 eskaeren artean

Anboto 2007ko urt. 16a, 11:32

Egurra banatzeko zotz egitea egin zen asteburuan, neguari begira egindako 18 egur-eskaeren artean. Premien berri eman izan die Foru Aldundiari eta, basoak zaintzeko arduradunak Udalak aurrez zehaztutako arbolak inausi ditu. Egur sorta 75 euroan eman da. Egur aprobetxamendua, berriz, 20 euroan eman da; erreka edo bide bazterrak garbituz batzen dena da hori.

Hala ere, aurten lehenengoz, bide erdian jausitako arramak, traban daudelako batutakoak… 15 euroan eman dira: "Traban dagoena jasotzea Udalaren zein herriaren mesederako da-eta". Herrikoei eman zaie horren truke. Hurrenez hurren, 25 eta 35 euroan gainerakoei.

Bake prozesua

Bestalde, aho batez onartu du udalbatzarrak Espainiako Gobernuari eta ETA erakundeari, "bake prozesuak garatu ahal izateko beharrezko dituen baldintza demokratikoak errespetatzeko" eskatzen duen mozioa. Madrilgo atentatuan kaltetu eta zaurituei elkartasuna adierazteaz gainera, "gertatutakoari daukan larritasuna kendu gabe, alde desberdinen arteko elkarrizketaren eta demokraziaren sakontzean oinarrituko den bake prozesua berreraikitzearen beharra" batzen du idatziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!