Monumentu-multzotik atera dute Urigoiena kaleko zati bat

Anboto 2007ko urt. 9a, 14:58

Ospitale kaleko elkargunetik iparraldera doan Urigoiena kaleko tartea Hirigune Historikoaren monumentu-multzoan ez sartzea onartu du Aldundiko Kultura Ondarearen Zentroak, Udalak egindako eskaera aintzat hartuz. Horrela, Udalak egin ditzakeen hirigintza lanen kudeaketa erraztu ahal izango da. Hala ere, Santa Maria elizaren ingurunearekin lotutako eskaera onartu ez, eta barruan mantentzea ebatzi du.

Hirigintza kudeaketa errazteko egin zuen eskaera Udalak, orain urtebete inguru. Aritz Otxandiano alkatearen berbetan, "helburua ondare historikoa zaintzea da, baina, eraikin batzuk ez datoz bat horrekin eta eskaera egin genuen". Hala ere, Arau Subsidiarioek Hirigune Historikorako beren beregi sortutako araudia ere batzen dute: "Aldunditik igaro behar den arren, Udalak ematen du azken baimena. Irizpide desberdinak izan genitzake, eta Udalak ere baldintzak jarri ditzake horrela".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!