Gaztetxeko lanak sartu gura dituzte 2007ko aurrekontuan

Anboto 2006ko aza. 27a, 17:14

Udalak 2007ko aurrekontuan zehaztu gura ditu Gaztetxean egin beharreko egokitze lanak. Horretarako, baina, itun ekonomikoa adostu behar dute Alhondiga elkartearekin. Teilatuari eta eraikinaren fatxadari lotutako lanei bien artean aurre egiteko.

Gaztetxeko teilatua konpondu berri dute. Alhondigako kideak eurak jardun dute eta eurek egin die aurre kostuari ere. Guztira, 15.000 euro inguru.  Hala ere, eraikinaren fatxada ere konpondu behar da. Aritz Otxandiano alkateak azaldu duenez, “udal arkitektoa joan behar da bertora zeintzuk lan egin behar diren zehazteko eta egindako aztertzeko. Horren arabera, aurrekontu bat eta kostu bat zehaztuko da”. Obra biak — teilatua eta eraikinaren fatxada— kontuan hartuta kostuari erdi bana aurre egitea da asmoa; Udala eta Alhondiga elkartearen artean. .
Kartzela zaharra izenez ezagututako eraikina, 10 urtean, Udalak Alhondigaren esku uzteko akordioa sinatu zen maiatza aldera; gazteriaren premia kultural eta sozialak asetzeko helburuarekin. Eraikina konpontzeko egitasmoa eginda dago, orduan azaldu moduan, Bizkaiko Diputazioak ere onartutakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!