Baserriko produktuen eta artisau-lanen erakusleiho

Anboto 2006ko abe. 14a, 15:44

Baserriko produktuen eta artisau-lanen azoka gaztea ospatuko dute Otxandion. Gaztea, baina, urtez urte hazten doana. Domeka honetan izango da nekazaritza eta artisautza azoka Plaza Nagusian egokituko duten 8. aldia, 50 erakustoki inguru batuz. Herriko baserritarren produktuekin abiatutako lehenengo azoka halako bi da, dagoeneko, urteotakoa; izan ere, lehenengo urte haietan 20 produktore inguru elkartu ziren. Urte guztiotan, Kementsu elkarteak hartu izan du antolaketaren ardura.

Erakustokiak prest izango dira 11:30 inguruan. Trikitilariek girotutako azokak hurreratuko diren makina bat bisitari batuko ditu. Aurten ere izango da nobedaderik. Errementarien herria izandakoa da Otxandio: “Cristobal Colonen itsasontzien iltzeak egin ei ziren hemen”, gogoratu digute antolatzaileek. Errementari tradizio horrekin lotuta, sasoi bateko burdinoletan zelan lan egiten zuten erakutsiko dute, azokak dirauen bitartean, Su Oker taldearen eskutik. Horrezaz gainera, motozerrarekin egurra zelan lantzen den ikusteko aukera ere izango da: 12:00etatik 14:00etara egingo da erakusketa hori.

Gazta eta ardaoa

Ortuariak, gazta, yogurra, ogia, opilak, sagardoa… denetariko produktuek hornitutako azoka izango da domekakoa; artisau-lanek aberastua. Idiazabalgo gazta eta Errioxako ardaoa dastatzeko aukera ere izango dute bisitariek; baita burduntzian egindako bildotsa ere, jakitera eman dutenez.

Burduntzian egindako bildotsa izango da, bestalde, Mainondo eskolan egingo duten herri-bazkariko plater nagusia. Hitzordua 15:00ak aldera jarri dute, eta bildotsa ez eze, menestra, tripotxak eta postrea ere izango dira mahai gainean. Txartelak 20 euroan lortu daitezke. Bazkaltzeko 100 bat lagun elkartu ohi dira. Azoka prestatzeko, 3.000 euroko aurrekontua izaten dute antolatzaileek, Udalak lagunduta. Orain, eguraldiak laguntzea baino ez dute falta. Hala ere, urtez urte azokak izan ohi duen harrerarekin pozik daude

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!