Zerga eta tasak, oro har, % 3 igoko dira 2007an

Anboto 2006ko aza. 16a, 14:16

Zerga eta tasak % 3 igoko dira, oro har, 2007an. Kontsumo Prezio Indizea beste, hain zuzen ere. Horrela onartu du udalbatzarrak. Hala ere, izango da salbuespenik. Uragaz lotutako tasa, adibidez, % 50 igoko da. Arrazoi ekonomikoak bultzatuta, iaz adostutako gaia da hori.

Urte bitan bananduta— 2006 eta 2007an—, urarekin lotutako tasa nabarmen igotzea erabaki zuten. Izan ere, bestela, uraren saneamendurako bigarren mailako sarea hobetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru-laguntza lortzeko aukerarik ez zeukan Udalak; “premiazkoa herriarentzat”. Laguntzak lortzeko bete beharreko baldintza zen17 euro ordaintzea 35 metro kubikoko. Uraren tasaren igoerarekin jasotako dirua berriz ur-saneamenduarekin lotutako lanetara bideratzea ere adostu zen.
Bestalde, lur publikoaren okupazioarekin lotutako tasa hileko 15 eurora igo da, eta, etxebizitzen erreforma-lanei lotutakoa % 2ra. Ordenantza guztientzat amankomuna den araudian, berriz, aurrez batzen ez ziren zenbait gai lotu dituzte: “tasak, zorrak, atzerapenak… zatika ordaintzeko aukera dago orain. Eta eraikitze eta obren gaineko zergekin lotutako diru kantitate txikiak—batzen ez zirenak— jasotzeko 30 euroko gutxienekoa zehaztu dugu”. Bide publikoan animaliak sartzeko araudia ere zehaztu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!