Bere eguna ospatuko du, zapatuan, Pasealekuk

Anboto 2006ko aza. 10a, 15:13

Pasealeku nagusien elkarteak bere eguna ospatuko du, zapatuan, azaroaren 11an, Otxandion. Hildakoen gomutazko meza ospatuko dute 13:00ean, eta ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira Mainondo herri-eskolan. Horretarako hitzordua 14:00etan jarri dute, elkartekoek azaldu dutenez. Elkarte moduan 1988an sortu zen Pasealeku.

Pasealeku nagusien elkarteak bere eguna ospatuko du, zapatuan, azaroaren 11an, Otxandion. Hildakoen gomutazko meza ospatuko dute 13:00ean, eta ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira Mainondo herri-eskolan. Horretarako hitzordua 14:00etan jarri dute, elkartekoek azaldu dutenez. Elkarte moduan 1988an sortu zen Pasealeku, eta 225 bazkide inguru dira gaur egun.

Jai giroan egingo dute bazkaria Mainondon batuko diren Pasealekuko 130 bat bazkide eta lagunek; trikitiak girotuta. Era berean, elkarteko nagusienei omenalditxoa egiteko ere aprobetxatzen dute egun hori. Aurten, oraindik jaso ez duten 90 urteko Pilar Bengoari eta 91 urteko Antonio Imazi egokitu zaie oroigarri berezia. Horretaz gainera, hurreratutakoen artean beste opariren batzuk ere zotz egingo dituzte.

Egunotan jokatutako tute, briska eta mus txapelketako irabazleei ere emango dizkiete sariak, bazkalostean. Finalak gaur jokatuko dira, 17:30ean, nagusien egoitzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!